martes, 29 de marzo de 2011

223 sinadura eraman ditugu Eusko Jaurlaritzara

Gaur martxoak 29 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza delegaziora eraman ditugu laugarren lerroaren alde jasotako 223 sinadurak. Honekin amaitu da gure aldetik sinadura bilketa eta blogaren ekimena. Mila esker berriz ere babesa eman duzuen guztioi.
Hoy 29 de marzo hemos llevado a delegación del gobierno vasco 223 firmas. Gracias a todos.

jueves, 24 de marzo de 2011

Langile Ikastolak ez du onartu laugarren lerroaren eskaera

Amaitu da. Çe fini. Finito. Behin betiko erabakia hartu du Langile Ikastolak: laugarren lerrorik ez da izango datorren kurtsoan. Eta ondorioz, 30 ikasle kanpoan geldituko dira. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntz Delegazioak bere erabakia ere aldatzeko asmorik ez duenez, jadanik ez dago ezer egiterik. 69 haur barruan eta 30 kanpoan. Gaur osteguna azken bilera egin da ikastolako arduradunen eta gurasoen artean. Ez da zalantzarako tarterik utzi. Ikastolak dio ezin duela gehiago egin. Hori bai, Hezkuntz Delegaziora idatzi bat bidaliko du "gurasoei babesa eskainiz". Datorren astean Hezkuntz Delegaziotik deika hasiko dira kanpoan gelditu diren haurrak "kokatzeko" asmotan. Nahiz eta printzipioz ezingo dituzten denak matematikoki "kokatu". Eskainitako plazak baino hiru haur gehiago daude aurre-matrikula egin dutenak. Matrikulazio kanpainaren kontua, berriz, antzezpen kaskar eta lotsagabe bat izan da. "Matrikula ezazu zure haurra, aukeratu ikastetxea", jartzen dizute buzoian jasotako foiletoan. Baina gero erantzuna da: "Ez, ez dago lekurik. Beraz, zuk aukeratutako hezkuntz modelora ezingo duzu haurra eraman". Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Amaitzeko komentatu nahiko nuke jaso ditugun sinadurak datorren asteartean Donostiako Hezkuntz Delegazioko bulegora eramateko asmoa dugula. Argi izanda %99,99an ez dutela ezertarako balioko. Mila esker bihotz bihotzez sinatu duzuen guztioi eta modu batera edo bestera babesa azaldu duzutenoi. Mila esker ikastolan haurra sartua izan eta 69 guraso horietako batzuek azaldu duzuen elkartasunagatik eta bileretan laugarren lerroaren alde egin duzuenoi. Agian elkar ikusiko dugu parkean edo pailazoren emanaldi batean. Besarkada bero bat gu bezala euren haurra Langiletik kanpo duten 29 guraso horiei. Agian beste ikastola batean elkarrekin borrokatzea egokituko zaigu. Eta eskerrak baita ere sinaduren kontu hau zabaltzen aritu zaretenoi.
Haur baten hezkuntza ez da txantxetako kontua. Langile zen gure hautua, sinisten dugulako egiten duten lanean. Baina aukerarik ez digute utzi ez Hezkuntz Delegazioak ez ikastolak. Lankide batek komentatzen zidan badela unea Hernanin ikastola berri bat sortzeko. Ez dut uste kontu erraza izan daitekeenik. Baina agian etorkizun hurbil batean ez da beste aukerarik geldituko. Eta guzti honekin ez dut esan nahi herriko beste ikastetxeak mespretxatzen ditudanik. Inolaz ere. Baina gauzak aldatzen hasi beharko ditugu eta sinesten dugunaren alde egin. Ekin, bizi, sentitu. Maitatu. Besarkada bero bat denei eta hurrengora arte.

Bihar ostirala Gipuzkoako Hitzan aterako da gaia

Bihar ostirala, martxoak 25, artikulu bat argitaratuko dute Gipuzkoako Hitzan laugarren lerroaren eskaeraren inguruan. 80.000 irakurle ditu Gipuzkoako Hitzak.
Mañana viernes, 25 de marzo, Gipuzkoako Hitza publicará un artículo sobre la petición de la cuarta clas en Langile. El artículo llegará a 80.000 lectores.

martes, 22 de marzo de 2011

Ostegunean guraso bilera ikastolan, 17:00etan

Ikastolako gela buru batekin hitz egin ostean, gogorarazi dit ostegun honetan hilak, 24, 99 gurasoekin bilera egingo dela ikastolan, 17:00etan. Hilaren 9ko bileran jarri zen data hori. Bestetik, bihar asteazkena Langileko batzar nagausian eztabaidatuko dute laugarren lerroaren gaia. Azkenik, prentsan ere izan du gaiak gaur bere tartea. Noticias de Gipuzkoa egunkarian artikulu bat egin dute.
Después de hablar con una persona de la Ikastola, me ha recordado que este jueves día 24, los 99 padres-madres estamos llamados a reunión. Será en la ikastola a las 17:00. Por otro lado el tema de la cuarta clase lo debatirán mañana en la asamblea general de la ikastola. Hoy ha salido un artículo en Noticias de Gipuzkoa.

lunes, 21 de marzo de 2011

Sinadurak baieztatzeaz ez ahaztu!

Sinadura bilketan gogora ezazue baieztatu edo berifikatu egin behar direla emailean jasotako mezuak, bestela ezabatu egingo dira. Sustatu.com-era iritsi da gure ekimena, nahiz eta kontrako mezu xelebre bat ere jaso dugun. Aldiz sinaduren artean gaur batek atentzioa deitu digu, Patxi Lopez delako batena. Lehendakaria izango al da? Sinadura kopurua 175ekoa da 5. egunean.
Acordaos de verificar las firmas con el mensaje que llega a el email. Ya llevamos 175 firmas.

domingo, 20 de marzo de 2011

Lau egunetan 135 sinadura eta 1.584 bisita blogean

Lau egunetan 135 sinadura lortu ditugu. Blogak, berriz, 1584 bisita izan ditu. Bisitarietako batek komentario batean esan du ondo argitzeko kontraseñarena. Berriro esango dugu: contraseña eskatzen duenean ez da emailarena jarri behar, baizik eta nahi den edozein. Gero horrek balio du beste kanpaina batean sinatu nahi baduzue. Bestetik, sinadura berifikatu egin behar da norberaren emailan jasotako mezuan klikatuta. Ikusteko ea zuen sinadura dagoen orrialdearen beheraino jo behar duzue. Lehen izena da azken sinatu duenarena.
En cuatro días hemos conseguido 135 firmas. El blog ha tenido 1584 visitas. Nos han comentado que aclaremos lo de la contraseña al meter los datos. No hay que poner la contraseña del email, si no una inventada cualquiera. Luego esa vale para firmar otras campañas de peticiones.es. Por otro lado, recordad que hay que verificar la firma clicando en el mensaje que os llega de peticiones al email personal. Y para ver si vuestra firma está en la lista teneís que ir a la página donde habeís firmado y mirar abajo del todo. El primer nombre siempre es del último que ha firmado.

sábado, 19 de marzo de 2011

Como firmar a favor de que l@s niñ@s no queden fuera de la ikastola

Hay quien me está comentando que ha firmado pero luego su firma no aparece.
Así pués quiero dejar claro como firmar, es muy facil. Los pasos son los siguientes:
Primero entrar en la página de firmas, haciendo clic en sinadura bilketa (al lado). Una vez allí, llenar los datos que aparecen en las casillas donde pone Firma la campaña. Hay quien tiene pegas con lo de la contraseña. Se puede poner la contraseña que uno quiera, no tiene que ser la del email. Os aseguró que no va luego a ningún sitio y es seguro. Pero el que no se fíe puede crear otra cuenta de email y luego firmar con ella. Los abuel@s y bisabuel@s también pueden abrir una cuenta y firmar (siempre habrá algun sobrino puesto en el tema). Una vez metidos los datos hay que clicar donde pone firma. Después, recibireís un e-mail y teneis que clicar en el link para verificar la firma.
Eso es todo. Si alguien tiene un problema que escriba un comentario.
En tres días hemos conseguido 100 firmas pero necesitamos muchas mas.