jueves, 24 de marzo de 2011

Langile Ikastolak ez du onartu laugarren lerroaren eskaera

Amaitu da. Çe fini. Finito. Behin betiko erabakia hartu du Langile Ikastolak: laugarren lerrorik ez da izango datorren kurtsoan. Eta ondorioz, 30 ikasle kanpoan geldituko dira. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntz Delegazioak bere erabakia ere aldatzeko asmorik ez duenez, jadanik ez dago ezer egiterik. 69 haur barruan eta 30 kanpoan. Gaur osteguna azken bilera egin da ikastolako arduradunen eta gurasoen artean. Ez da zalantzarako tarterik utzi. Ikastolak dio ezin duela gehiago egin. Hori bai, Hezkuntz Delegaziora idatzi bat bidaliko du "gurasoei babesa eskainiz". Datorren astean Hezkuntz Delegaziotik deika hasiko dira kanpoan gelditu diren haurrak "kokatzeko" asmotan. Nahiz eta printzipioz ezingo dituzten denak matematikoki "kokatu". Eskainitako plazak baino hiru haur gehiago daude aurre-matrikula egin dutenak. Matrikulazio kanpainaren kontua, berriz, antzezpen kaskar eta lotsagabe bat izan da. "Matrikula ezazu zure haurra, aukeratu ikastetxea", jartzen dizute buzoian jasotako foiletoan. Baina gero erantzuna da: "Ez, ez dago lekurik. Beraz, zuk aukeratutako hezkuntz modelora ezingo duzu haurra eraman". Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Amaitzeko komentatu nahiko nuke jaso ditugun sinadurak datorren asteartean Donostiako Hezkuntz Delegazioko bulegora eramateko asmoa dugula. Argi izanda %99,99an ez dutela ezertarako balioko. Mila esker bihotz bihotzez sinatu duzuen guztioi eta modu batera edo bestera babesa azaldu duzutenoi. Mila esker ikastolan haurra sartua izan eta 69 guraso horietako batzuek azaldu duzuen elkartasunagatik eta bileretan laugarren lerroaren alde egin duzuenoi. Agian elkar ikusiko dugu parkean edo pailazoren emanaldi batean. Besarkada bero bat gu bezala euren haurra Langiletik kanpo duten 29 guraso horiei. Agian beste ikastola batean elkarrekin borrokatzea egokituko zaigu. Eta eskerrak baita ere sinaduren kontu hau zabaltzen aritu zaretenoi.
Haur baten hezkuntza ez da txantxetako kontua. Langile zen gure hautua, sinisten dugulako egiten duten lanean. Baina aukerarik ez digute utzi ez Hezkuntz Delegazioak ez ikastolak. Lankide batek komentatzen zidan badela unea Hernanin ikastola berri bat sortzeko. Ez dut uste kontu erraza izan daitekeenik. Baina agian etorkizun hurbil batean ez da beste aukerarik geldituko. Eta guzti honekin ez dut esan nahi herriko beste ikastetxeak mespretxatzen ditudanik. Inolaz ere. Baina gauzak aldatzen hasi beharko ditugu eta sinesten dugunaren alde egin. Ekin, bizi, sentitu. Maitatu. Besarkada bero bat denei eta hurrengora arte.

7 comentarios:

  1. Langile Ikastolak ez du erabaki hori hartzeko gaitasunik. Hainbeste urtetako borrokaren ondoren hau irakurri beharra!

    ISI

    ResponderEliminar
  2. Garbi dago delegaritzak hartu dula erabakia,ikastola publikoa denez delegaritzak esaten duena bete behar da,nahiz eta amorrua eman.Langilek txukun bete du berari zagokion lana Langile urte asko darama honengatik borrokan!!!!

    ResponderEliminar
  3. Isiri: Konturatzen ez zaretena da gueto batean bihurtuko duzuela ikastola, bakarrik bertan ikasitakoen gurasoen haurrak hartuta. Non gelditzen da integrazioa? Gurasoei egin diezuenaren ondoren, hori irakurri beharra.

    ResponderEliminar
  4. Ez al zarete konturatzen Eskola Publikoaren Sarean gaudela eta erabaki hori Hezkuntza Sailak hartu duela Langile Ikastolako Komunitatea osatzen dugun guztion borondatearen kontra?

    ISI

    ResponderEliminar
  5. Ados nago Isirekin. Kontutan hartu behar da erabaki hau aurreko esperientzi batetik hartu dela, eta esperientzia horrek asko markatu zuela ikastolan. Ezin da kalitatezko hezkuntza eskaini baliabide eskaxekin. Hori da kontua. Guk, Langileko batzarrean, buruarekin hartu behar ditugu erabakiak, eta ez bihotzarekin. Langileko komunitateari ezin zaio leporatu "gueto" bat dela, Langile zerbait izan bada, eta oraindik da, eskola irekia da. Kanpoan gelditu diren famili horiek, gure edo behintzat nire babes osoa daukate, eta behar duten laguntza guztia eskaintzeko prest gaudela ez daukat zalantzarik. Kontua da non egin behar da borroka hori. Borroka hori ez da ikastolan egin behar, borroka hori DELEGARITZAn egin behar da, eta baita ere Udaletxean Hernanin gertatzen ari dena aztertuz eta konponduz. Ez da posible, hezkuntza proiektu batea atxikitu nahi izatea eta aukerarik ez egotea. Hori da borrokatu behar dena! gauzak argi hitz egin behar dira. Delegaritzako ordezkariek erabaki pedagogiko serio bat hartu behar dute. Ez dakit Elizatxoko ordezkariei eskatuz beraien proiektu pedagogikoa moldatu dezaten edo Langile ikastolari 4 lerroa emanez.

    ResponderEliminar
  6. Aurreko mezuarekin gauza batzutan ez nago guztiz ados, baina proposamenen bat egiten du testuaren amaieran. Horrekin lotuta zerbait zehatza egiteko prest nago berarekin. Jarri nirekin harremanetan uurkizu@gmail.com helbidean eta esan nor zaren eta non topa zaitzakedan. Babes osoa ematen duzula egia bada behintzat.
    Urtzi

    ResponderEliminar