miércoles, 16 de marzo de 2011

Martxoaren 16an bilera egin dugu hainbat gurasok

2011/2012 kurtsorako matrikula epea bukatu ondoren, 2 urteko geletarako eskaerak 99 izan dira. Kontuan hartuz 69 plaza eskaintzen dituela Langile Ikastolak Hezkuntza Sailaren aginduz, baremoa aplikatu dute. Baremazioa egin ondoren, beraz, 30 ikasle beste ikastetxetara bideratu nahi ditu Delegazioak. Guraso asko ez gaude ados egoera horrekin eta Langilen laugarren lerro bat egotea eskatzen dugu.
Gaur martxoak 16 bilera egin dugu ikastolan hainbat gurasok. Laaugarren lerroa jartzeko eskatu diogu Langileri. Erantzuna jakin ostean, martxoaren 28an, bilera berri bat egingo dugu, 17:00etan. Matrikula egin duten 99 gurasoak daude deituak. Langileren erantzunaren arabera, Delegaziora joatea erabakiko dugu. Prentsara gutun bat bidaltzeko asmoa ere badugu.
Bestetik, blog honetan sinadura bilketa bat jarriko dugu martxan. Zabaldu ahal dezuten guztia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario